Abenduan PlayStationekoek CD Projekt REDen lana saltoki digitaletik ateratzea erabaki zuten bideo-jokoak zituen arazoen ondorioz.
CD Projekt REDeko arduradunek baieztatu dutenez Cyberpunk 2077 RPG abentura PlayStation Storean berriz eskuratzeko aukera egongo da ekainaren 21etik aurrera.
1.22 eguneraketarekin erosi eta jaitsi ahalko da Night Cityn girotutako bideo-jokoa. Berriz saltokian eskaini arren, PlayStationekoek PS4 Proan eta PS5ean jokatzeko gomendatzen dute: jatorrizko PS4ak errendimendu arazoak edukitzen jarraitu dezakeela diote kontsolaren arduradunek. Xboxekoak antzeko aholkua ematen dute beraien saltoki digitalean.
Cyberpunk 2077 joan den urteko abenduaren 17an ezabatu zuen PlayStationek bere Storetik, bertatik jokoa erosi zuten erabiltzaileei diru-itzultzeak aginduta. Erabakia “erabiltzailearen aldetik asebetetze maila bikaina lortzeko” helburuarekin hartu zuten.
Jim Ryan PlayStationeko arduradun nagusia asteon mintzatu da erabakiaz: “hartu beharreko erabaki gogorra izan zen, baina gure PlayStation komunitatearen interesak babestu behar ditugu, esperientzia txarra suposatuko duen bideo-joko bat saltzen jarraitu beharrean”.
Game Erauntsiako kideak Cyberpunk 2077ren balorazioa egin eta egoerari buruz gogoetako egiteko batu ginen otsailean egindako podcastean:
Iruzkinak