Zaleekin “hitz egitekoak” dituztela nabarmendu dute. Belaunaldi berriko bertsioa martxoan estreinatuko dela filtratu zen.
Cyberpunk 2077 polemikoak bizirik jarraitzen du. Horrela adierazi dute CD Projekt estudio poloniarrekoak jokoaren sare sozialen bitartez. Zehazki, zuzeneko emanaldi berezia iragarri dute: bihar 16:00etan hasiko dute.
“Hitz egiteko gauzak ditugu”, diote mezuan. Ez da harritzekoa, aspalditik isilpen baitabiltza poloniarrak. Cyberpunk 2077 2020ko abenduan estreinatu zenetik eguneraketa gutxi batzuk kaleratu dituzte; hala ere, joan den azaroan belaunaldi berriko bertsioaren argitaratze data pixkat zehaztu zuten: 2022ko lehen hiruhilabetekoan estreinatuko zutela agindu zuten.
Orain egun batzuk filtrazio batek kaleratze data are gehiago zorroztu zuen: martxoan kaleratuko da —aukeran ez dago askoz gehiagorik, egia esan—.
Beraz, suposatzekoa da zuzenekoan PlayStation 5-eko eta Xbox Series-etako bertsioen merkaturatzeari buruz hitz egitea. Ez hori bakarrik, DLC-ak eta espantsioak garatzen dabiltzala dakigu aspalditik —espantsio “erraldoia” aipatu zuten, besteak beste—, hortaz horiei buruz mintza daitezke CD Projektekoak.
CD Projekten zuzenekoa bihar 16:00etan jarraitu ahalko da enpresaren Twitch-eko kanaletik.
Iruzkinak