Roguelike jokoak ukimen pantailentzako zein aginteentzako euskarria dauka.
Orain ia bi urte kaleratutako Dead Cellsek Android bidez funtzionatzen duten gailuetarako estreinatu da. Googlen Play Storetik eros daiteke 10 euroren truke.
Motion Twinen bideojokoa PC, PS4, Switch, Xbox One eta iOSen jokatu ahal izan da. Azken plataforma horretarako garatutako ukimen pantailentzako euskarria Androideko bertsioa sortzeko bideratu dute.
Horrela, arduradunek “jokatzeko bi modu” dituela nabarmentzen dute: jatorrizkoa eta autoerasozkoa. Ohi bezala botoi bat zanpatuta erasotzeko aukera emateaz gain, protagonistak automatikoki eraso ahalko du. Botoien tamaina eta kokapena aldatu ahal da gainera. Bluetooth bidez funtzionatzen duten aginteen euskarria ere du Dead Cellsek.
Bideojokoari dagokionez, Bad Seed DLCa Androideko bertsiotik kanpo geratu da. Dead Cellsek arrakasta handia lortu du prentsa eta jokalarien artean. Protagonistak etengabe aldatzen dabilen gaztelu batetik ihes egin beharko du Dead Cellsen.
Metroidvania generoko roguelike bat izanda, behin eta berriz hiltzea ohikoa izango da, baina partida bakoitzaren ostean jokalariek boteretsuagoak bilakatzea lortuko dute.
Iruzkinak