Motive estudioak hartuko du beldurrezko joko ezagunaren bertsio berria eratzeko ardura. PC-rako eta belaunaldi berriko kontsoletarako kaleratuko dute.
EA Play Live 2021 aurkezpenak ez zituen bideo-joko askorik bildu, baina horien artean beldurrezko jokoen jarraitzaileek poz handiz hartu zuten iragarpena egon zen. Jatorriz 2008an kaleratutako Dead Space klasikoaren remakean lan egiten dabiltzala baieztatu zuten, sarean zurrumurruak zabaldu ondoren.
Motive izango da Visceral Games estudioak sortutako lana berregiteaz arduratuko den taldea. Electronis Artsekoen Frosbite motor grafikoaz baliatuko dire Isaac Clarke ingeniariak bizitako amesgaiztoa beste batez eratzeko. Arduradunek nabarmendu dutenez, jatorrizko obrarenganako zehaztazuna mantentzea da proiektuaren ardatzetako bat.
Hala ere, EAkoek istorioan eta pertsonaietan hobekuntzak agindu dituzte, beraz aldaketaren bat edo beste ikustea espero da.
USG Ishimura espazio ontzia zeharkatu beharko dute jokalariek abentura honetan. Necromorph deitutako izaki beldurgarriek hartu dute antzina bizitzaz betetako gunea, eta horiek akatzeko gorputz-adarrak ebakitzea izango da aproposena, borroka odoltsu eta latzak behin eta berriro agertuta.
Argitaratze datari dagokionez, ezer zehaztu gabe gelditu dira garatzaileak. PC, PlayStation 5 eta Xbox Series plataformetarako prestatzen ari dira Dead Spacen remakea. Aurreko belaunaldiko kontsolak kanpoan geratuko dira hortaz.
Iruzkinak