Ezaugarri grafikoak eta aukera teknikoak inplementatuko dituzte ordenagailuetako bertsioarekin batera.
Kojima Productions estudioak eta PlayStation Publishing argitaletxeak Death Stranding 2: On the Beachen PC bertsioa aurkeztu dute. Martxoaren 19an argitaratuko da.
“Zain eduki zaitugu, ezta?” dio, beste behin, Kojimak. Pasa den urtean PlayStation 5 kontsolan estreinatu zen zuzendari japoniarraren titulua hobekuntzekin iritsiko da ordenagailuetara.
Hori lortzeko, PlayStation Studios lantaldeko kide Nixxes Software-z baliatu dira. Pantaila ultrazabalentzako (21:9) zein super ultrazabalentzako (32:9) euskarria, 4K bereizmena, NVIDIA, AMD, and Intel eskalatzaileak edo fotograma sortzaileak eta mugarik gabeko segundoko fotogramen tasa aipatzen dituzte, besteak beste.
Eduki berriak ere ikusiko dituzte jokalariek: erronka eta sari desberdinak eskainiko dituztela nabarmentzen da, eta PCko bertsio berrian zein PS5ekoan gehituko dira. Datorren hilabetean iragarriko dituzte.
Balorazio bikainak eskuratuta estreinatu zen DS2, urteko jokorik onenen zerrendetan kokatuta. Sam Porter Bridges banatzailea izango gara berriz: mundu osoa konektatzeko ahaleginetan ariko gara oraingoan, gizadia salbatzeko helburuarekin.
Martxoaren 19an argitaratuko da Death Stranding 2: On the Beachen PCrako port-a.
Lander Unzueta
Iruzkinak