"Langileen osasuna bermatzea" bilatzen dutela adierazi dute Lyonekoek.
Dishonored eta Prey bideojokoen arduradunek PS5 eta PCrako garatzen ari diren azken proiektua atzerako erabakia hartu dute. Deathloop 2021eko bigarren hiruhilekoan argitaratuko da.
Arkane Studiosek bideojokoa 2020ko bukaeran argitaratzea zuen aurreikusita. Iragarpena sare sozialen bidez egin dute; bertan zabaldutako oharrean erabakia “langileen osasuna bermatzeko asmoz” hartu dutela diote.
Telelanera egokitu izan direla Deathloop belaunaldi berriko esperientzia izateko beharrezkoa den kalitate mailara iristeko denbora gehiago behar dutela ikusi dute. Garatzaileek argi dute hartutakoa “erabaki zuzena” dela, baina zaleei barkamena eskatzeko aprobetxatu dute oharrarekin.
Deathloop lehen pertsonan jokatuko den tiro jokoa da. Dishonoreden eta Preyn ikusi bezala protagonistak hainbat ahalmen berezi erabili ahalko ditu Blackreef irlako arerioei aurre egiteko.
Iruzkinak