Ordu erdiko iraupenarekin, indie zein bestelako garatzaileen hainbat bideo-joko erakutsiko dituzte gauean.

Sony-koek beraien State of Play aurkezpenen formatuaren saio berria iragarri dute biharko. PlayStation kontsoletarako hurrengo bideo-jokoak aurkeztu edota horiei buruzko xehetasunak eskainiko dituzte bertan: oraingo honetan Arkane Studios garatzen ari den Deathloop izango da ardatza, baina bestelako jokoak ere egongo direla adierazi dute japoniarrek.

Arkanen lanari buruz jostagarritasun bideo luzea agindu dute: Colt protagonista isilpean zein tiroketa latzetan agertuko da bederatzi minutu inguruko trailerrean. Deathloop irailaren 14an estreinatuko da, hainbat atzerapen jasan ondoren. Kontsoletan PlayStationen esklusiboa izango da, Bethesda Microsoft-ek bereganatu arren; erosketa lehenago egin zuten Sonykoek.

PlayStation Studios-ekoak prestatzen ari diren Horizon Forbidden West edota God of War berria aurkezpenetik kanpo geratuko dira, hori bai.

Indie garatzaileen eta third party estudioen bideo-jokoen aldetik, ez dute zehaztu zeintzuk bilduko dituzten State of Play honetan. Sonyren aurkezpenetan ikusten izan diren ohiko Kena: Bridge of Spirits bezalako lanak aurreikusten dira, baina halere 20 bat minutu beteko dituzte horiekin.

State of Play aurkezpena bihar 23:00etan hasiko da.