Argitaratutako trailerrean PCrako eta beste kontsoletarako kaleratuko zela adierazten zen. Sonykoek bideoa ezabatu egin dute.
Sonyren PS5eko aurkezpeneko ezuste handietako bat Demon’s Soulsen trailerra izan zen. Ez bertan ikusitako irudiengatik bakarrik, aurkezpenaren ondoren irakurri zaitekeenagatik baino. Playstationen youtubeko kanal ofizialeko bideoak zehazten zuenez Bluepoint Games garatzen ari den remakea PC eta gainerako kontsoletan argitaratuko zen.
Alarma guztiek jo ondoren Sonyk bideo hori ezabatzeko erabakia hartu zuen. Une batzuk igarota Kotakukoek japoniarrekin hitz egin zutela zioten: Demon’s Souls Playstation 5eko esklusiboa zela adierazi zieten Sonytik. “Giza hutsegitea” deitu diote trailerrean ikusitako mezuari.
Momentuz behintzat From Softwarek PS3rako sortutako abenturaren remakean Playstationean geratuko da. Azaroaren 19an kaleratuko da, PS5arekin batera.
Iruzkinak