Denshattack! trenak skate duelu koloretsuekin elkartzera datorren eromena da

Lander Unzueta | 2025/11/27 10:00 Berriak



Undercoders indie estudio katalanaren obra berria 2026an kaleratuko da PC, PS5 eta Xbox Series plataformetan.

Tren gainean irristatzeko, trikimailuak egiteko, une eroak bizitzeko eta buruzagi erraldoien aurka egiteko gogoz? Denshattack! indie titulu bereziak proposatzen duena da: arkade jokagarritasuna premisa zirraragarriarekin batuko du Undercoders taldearen jokoak.

Tony Hawk’s Pro Skater edo 3D Sonic jokoen bezalakoen oinarriak hartuta, Japoniarrek trenekiko duten maitasuna hartu du Bartzelonako estudioak ideia zoroa osatzen hasteko. Tren desberdinak gidatzen dituzten bandak aurkituko ditugu Denshattacken —hau da, trenen erauntsiaren—munduan: Japonia osoa zeharkatuko dugu hauen aurkako borrokak bizitzeko.

Ez dira, baina, tren arruntak: jauzi egiteko, hormetatik irristatzeko eta skaterren ohiko ollie edo kickflip trikimailuak egiteko gai dira. Egoera bereziagoak ikusiko ditugu, gainera: noria baten gainean menditik behera irristatuz ariko gara desafioetan, besteak beste.

Cel shading estetika koloretsuarekin, gure ibilgailua pertsonalizatzen eta eraldatzen joango gara borroketan lortutako erreputazio puntuekin. Trena hobetzea ezinbestekoa izango da, etsai nagusien kontrako dueluak biziko baititugu mailen bukaeran: mecha robot erraldoiak, eraldatutako gazteluak eta gehiago aurkituko ditu gure protagonistak.

Begirada bakarrean maitemintzeko moduko titulua prestatzen dabiltza Koa and the Five Pirates of Mara edo Mail Mole jokoetan lan egindako garatzaileak.

2026ko udaberrian estreinatuko da Denshattack!, baina eguna zehaztu gabe utzi dute, oraingoz; plataformak zeintzuk izango diren adierazi dituzte, hori bai. PCan zein PlayStation 5 eta Xbox Series kontsoletan merkaturatuko da trenen zoramena.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

Steam konexioak huts egin du...

Azken erantzunak

Lander Unzueta 2025ko aza. 18a, 09:30

Kaixo, Daflipat! Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Daflipat 2025ko aza. 17a, 18:25

Kaixo! Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen? Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…

Damian 2025ko mai. 20a, 23:04

Hartuta! Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…

Damian 2025ko mai. 8a, 10:43

Begiratu kickstarterra! Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…

eZpata_10 2025ko mai. 5a, 20:01

Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta