Aleksander Rostov jokoaren arte zuzendariak iragarri du berria. PS4 eta Xbox Onerako bertsioak ere prestatzen ari dira.
2019ko ezusteko handienetako bat izan zen PCrako argitaratutako Disco Elysium. RPG jokoak Nintendo Switcherako porta jasoko duela iragarri du Aleksander Rostov ZA/UM garatzailearen arte zuzendariak.
"Elkarrizketa hau Switcheko porterako sortzen ari naizen erabiltzailerantzako interfazea eta kontrolen sarrera lana eteten ari da". Modu horretara, BBCko Game On podcastean eman du berria Rostovek.
RPGak hainbat sari jaso ditu. Horien artean, British Academy Games Awardsen hiru sari eta Bilboko Fun & Serious Game Festivaleko RPG onenaren eta indie onenaren sariak irabazi ditu.
Nintendo Switcherako bertsioarekin batera, iaz PS4 eta Xbox Onerako bertsioetan ere lanean ari direla iragarri zuten garatzaileek. Kontsoletako bertsioek ez dute argitaratze datarik jaso oraindik.
Iruzkinak