Lehen gameplay bideoa Gamescom ekimenaren baitan argitaratuko dutela agindu dute arduradunek.

The Ancient Gods izango da Doom Eternalen istorioaren espantsioa. Bethesdak PC, PS4 eta Xbox Oneko tiro jokoaren DLC berriaren aurrerapen labur bat erakutsi du.

Trailerrak adierazten duen modura, espantsioa hainbat zatitan banatuta egongo da. Bertan Doom Eternalen bukaeran jazotakoaren ondorioak ikusiko ditugu.

Bethesdak eta id Software garatzaileak ez dute zehaztu espantsioaren argitaratze data. Hori bai, abuztuaren 27an hasiko den Gamescom ekimenean lehen gameplay bideoa ikusiko dugula agindu dute arduradunek.

Doom Eternal “shooterren erreferente berria” dela idatzi genuen Game Erauntsian joan den apirilean argitaratutako analisian.