Aurreko ostiralean, abenduaren 5ean, 2014ko Game Awards sari banaketak izan ziren. Sari banaketa hauetan, bideojokoetan espezializatutako hedabide askok urteko joko onenak aukeratzen dituzte, kategoria desberdinetarako.
Kategoria guztietatik, nola ez, garrantzitsuena urteko joko onenarena da (GOTY, Game Of The year). Aurten Bioware garatzailearen Dragon Age: Inquisition jokoa izan da, baita aurtengo rol-joko onena ere. Kategoria honetako beste 4 hautagaiak Bayonetta 2, Dark Souls II, Hearthstone eta Middle-Earth: Shadow of Mordor izan ziren.
Joko hau azaroaren 21ean jarri zen salgai. PCrako, PS4, PS3, Xbox One eta 360 kontsoletarako dago eskuragarri.
Gainontzeko kategoriak errepasatuta, Destiny-k jaso du online onena eta soinu-banda onenaren saria, Grand Theft Auto V-k erremasterizazio onenarena, Mario Kart 8-k kirol-joko eta famili-joko onena, Hearthstone-k joko eramangarri onenarena, Super Smash Bros for Wii U-k borroka-joko onenarena, Trey Parker aktoreak South Park: The Stick of Truth jokoko antzelan onenarena, eta Nintendo-k garatzaile onenarena.
Ondorengo bideoan ikus dezakezue joko onenaren irabazlean izendatzen duten unea:
Iruzkinak