Techland-ek Dying Ligth-en multijugadore asimetrikoaren trailer berri bat erakutsi berri du.

Jokuaren modalidade honetan, gaua egiten denean jokalariek arrisku berri bat ekidin beharko dute. Gaueko Ehiztaria sar baidaiteke beraien partidetan. Zonbi indartsu hau jokalari batek kontrolatuko du eta bere egin beharra partidako protagonista hiltzea izango da.

“Jokua ikaragarri erraldoia da baina biziraun esperientzia hau hobetzeko , jokuan gaua egiten denenan, aurretik suma ezin dugun elementu bat sartu dugu. Konektatuta dauden jokalariek beste jokalari baten bisita jaso dezakete Gaueko Ehiztari modura. Gaueko Ehiztari hau zonbi oso indartsu eta azkar bat izango da non bere egin beharra partidara konektatua dauden jokalariak akabatzea izango den” dio Tymon Smektala jokuaren produktoreak.

Modalitate berri hau hobeto ulertzeko, hemen uzten dizuegu bideoa.



Jokua urtarrilaren 30ean kaleratuko da PS3, PS4, Xbox 360, Xbox One eta PC plataformetarako.