The Future of Gaming aurkezpena 1080p eta 30 irudiko segunduko kalitatera emititu dutela baieztatu dute.
Joan den astean ospatzekoa zen Sonyren udako aurkezpenak data berria dauka. Ekainaren 11n 2020ko azken asteetan kaleratuko duten Playstation 5 kontsola berriaren lehen bideojokoak munduari erakusteko aurkezpena egingo du enpresa japoniarrak.
The Future of Gaming izendatutako aurkezpena ostegunean 22:00etan hasiko da. Sid Shuman SIEko edukien jakinarazpenen zuzendariak Sonyren blogean zehaztu duenez, aurkezpena 1080p eta 30 irudiko segunduko kalitatera emitituko dute.
Erabaki hori produkzio taldearen lan karga erraztekotan hartu dute, eta aurkeztuko dituzten bideojokoak “PS5ean are hobeago ikusiko direla” agindu du Shumanek. Gainera, ekimena entzungailuekin jarraitzea aholkatu du: “soinu aldetik lan itzela egin da, eta bozgorailuak erabilita agian ez duzu nabariko”.
Iruzkinak