Dark Souls sagaren garatzaileek denbora gehiago eskatu dute bideo-joko desiratua prestatzeko. Azaroan sareko froga itxia egingo dute.
Elden Ring desiratura jokatzeko pixkat gehiago itxaron beharko dute From Software studio japoniarraren jarraitzaileek. Hidetaka Miyazaki-ren taldeak fantasia iluneko abentura otsailaren 25era geroratzeko erabakia hartu du, sare sozialetan iragarri duenez.
Mezu labur batekin eman dituzte azalpenak. “Bideo-jokoaren sakontasunak eta askatasun estrategikoak hasiera batean aurreikusitako ezaugarriak gainditu ditu”, adierazi dute bertan. “Eskerrik asko zuon konfidantzarengatik eta pazientziagatik”.
Bideo-jokoa 2022ko urtarrilaren 21ean argitaratuko zutela iragarri zuten uda honetan, iragarpen trailera kaleratu eta bi urtera erakutsitako lehen jostagarritasun trailerrean.
Atzerapenak Dark Souls, Bloodborne edota Sekiro sortzeaz arduratu den estudioaren zaleak atsekabeturik utzi baditu ere, berri onak ere eman dituzte japoniarrek. Izan ere, azaroan sareko froga itxia egingo dute Elden Ringekin.
Izen ematea ireki dute jada, eta lau egunetan bost sesio desberdin abiaraziko dituzte frogaren baitan:
- Sesioa: azaroaren 12an, 12:00etatik 15:00etara.
- Sesioa: azaroaren 13an, 04:00etatik 07:00etara.
- Sesioa: azaroaren 13an, 20:00etatik 23:00etara.
- Sesioa, azaroaren 14an, 12:00etatik 15:00etara.
- Sesioa, azaroaren 15ean, 04:00etatik 07:00etara.
Iruzkinak