Hamaika Telebistako Artekale kultur saioan euskara, bideo-jokoak eta eremu digitalari buruz aritu ginen.
Aurreko ostegunean Hamaika Telebistaren Artekale kultur saioan egoteko aukera izan genuen. Elkarrizketa Bilboko Euskararen Etxean burutu zen eta Game Erauntsiko ordezkari gisa Maitane Junguitu izan zen, komunikazioan doktore dena. Solasaldiaren ardatz nagusia bideo-jokoak eta euskara izan zen eta hortik abiatuta bestelako gaiak ere landu ziren.
Egitate honek garrantzi berezia dauka, izan ere, lehenengo aldiz Artekale saioko elkarrizketa nagusia bideo-jokoei buruz izan da. Iker Aginaga kazetariak azaldu zuenez, ez da erraza bideo-jokoek gizartean duten garrantzia hedabide handietan ikusaraztea. Game Erauntsia Elkartea gizarte eragile bezala bideo-jokoen garrantzia azpimarratzeko lanetan ari da 2014. urtean sortu zenetik, beti ere euskaratik abiatuz eta gure kulturaren parte direla aldarrikatuz.
Horrela bada, elkarrizketa honetan hainbat ideia nagusi landu nahi izan genituen:
- Game Erauntsia Elkartearen lana
- Euskara eta bideo-jokoak uztartzeak dakarren alderdi orotarikoak: garapena, itzulpena, arazo ekonomikoak, eskola ta ikasleen rola...
- Euskaraz bideo-jokoetan aritzeko espazioak eta komunitatea sortzeko beharra
- Bideo-jokoen gameplayak, hala nola bestelako edukiak zuzenean streametzearen garrantzia
Ikusi elkarrizketa osoa:
Iruzkinak