EAk eta DICEk 2017an kaleratutako lana da. Eskaintza berezia egun gutxi batzuk barru bukatuko da.

Epic Gamesekoek berarien saltoki digitalerako bideo-jokoak oparitzen jarraitzen dute. Oraingoan azken urteetan Star Warsek izandako jokorik handienetako baten txanda iritsi da: Star Wars: Battlefront II doan eskuratu daiteke Epic Games Storean.

DICEk garatua eta Electronic Artsen eskutik argitaratua, tiro joko honek filmetan ikusitako hainbat kokalekutara eramango ditu jokalariak eskala handiko guduetan parte hartzeko. Soldadu orokorren kontrola hartuko dute, baina baita Izarretako Gerraren istorioako pertsonaia ezagunena ere: Luke Skywalker, Darth Vader, Obi-Wan Kenobi, Han Solo eta gehiago ikusiko dituzte Battlefront honetan.

Jokoa eskuratzeko Epic Games Storera jo beharko da. Bertan erabiltzailea sortu ondoren Star Wars: Battlefront 2ren orrialdera joan eta liburutegira gehitu beharra baino ez dago. Hori eginda bideo-jokoa betirako gordeko da erabilitako kontuan. Hori bai, aktibatzeko epea mugatua da: urtarrilaren 21a baino lehen egin beharko da.