Superbilau batean bihurtu eta eraiki zure base sekretu propioa PCrako klasikoaren jarraipenean.
Espioien istorioetako gaizkile zoro batean bilakatzea zen 2004an estreinatutako Evil Geniusen premisa nagusia. Bere aitzindariaren bide berbera jarraituko du World Domination deitutako bigarren jokoak, abentura dibertigarriaren ezaugarri guztiak mantenduta. Evil Genius 2: World Domination martxoaren 30ean merkaturatuko duela iragarri du Rebellion garatzaileak.
Bideo-jokoa PCrako estreinatuko da soilik. Ezaugarri propioak izango dituzten lau superbilau egongo dira aukeratzeko, eta horiekin jokalarien tranpa eta oztopoz betetako base sekretua eratu beharko dute. Hori espioiez defendatzea izango da zeregin nagusietako bat, baina noski, superbilau bat ezin da bizi mundua konkistatzeko desioa gabe. Hori lortzeko misio desberdinak antolatu beharko dira.
Evil Genius 2: World Domination Steam plataforman kaleratuko da.
Iruzkinak