Turtle Rock Studio-ko taldeak jakinarazi duenez, etorkizunean Evolve jolasarentzat aterako dituzten mapa gehigarri guztiak debalde izango dira. Zuzendari Kreatiboa den Phil Robb-ek esan duenez:
"Ez dugu nahi inor zerbitzari batetik kanpo geratzea, zerbait erosi ez duelako".Beraz, ordaineko edukiak pertsonai eta munstro berriak ekarriko ditu soilik. Albiste pozgarria, azkenaldian oso arraroa baita bideojoko enpresa batek eduki extra bategatik ez kobratzea.
Hemendik eskerrik beroenak Turtle Rock Studio-ko garatzaileei.
Iruzkinak