Aldi baterako ezaugarria izango dela esan zuten battle royale ezagunaren arduradunek. Jokalariek pozik hartu dituzte aldaketak.
Fortniten mekanika berriak jokoan geratuko direla dirudi. Azken eguneraketan jokoak bere hastapenetatik zituen eraikuntzak sortzeko aukera kendu zuten Epic Gamesekoek. Astebeterako aldaketa baino ez zela izango adierazi zuten, baina zaleek mehatzatutako datuen arabera epe horren ostean joko mota berri bezala gehituko dute battle royalera.
Twea deitutako zalearen arabera, eraikuntzekin eta eraikuntzarik gabe jokatzeko bi aukera edukiko lituzke Fortnitek: No Build Battle Royale deituko liokete joko mota berriari. Hypex erabiltzaileak karga denboretako esaldi berriak aurkitu ditu jokoaren datuen artean. Bertan eraikitzeko joko mota aktibatuta jokatzeko aholkuak irakur daitezke, adibidez.
Eraikitzeko mekanikak kentzeaz gain, lasterka bizkorrako egiteko zein eskalatzeko ezaugarriak gehitu dituzte garatzaileek, baita ateak bultzada batez irekitzekoak ere.
Jokalari beteranoek zein hasiberriek beso zabalik hartu duten aldaketa da; izan ere, askorentzat eraikitzeko mekanikek partidak nahasten zituzten, adituentzako zein jokora heldu berri direnentzako gauzak zailduta. Momentuz, behintzat, joko mota berria arrakastatsua izaten ari da; beraz, ez zen harritzekoa izango Epicek hau mantendu nahi duela baieztatzea.
Fortnitera doan joka daiteke gailu sorta zabalean: PC, PlayStation, Xbox, Switch, Android zein iOS plataformetan eskura daiteke Epic Gamesen bideojokoa.
Iruzkinak