Hollow Knight, Deus Ex Mankind Divided edota Alien Isolation bezalako lanek fps tasa hobea izango dute Microsoften kontsola berrietan.
Xbox Series Xko eta Sko hainbat bideo-jokok FPS Boost ezaugarria gehitu dutela jakitera eman du Major Nelson Xbox Liveko arduradunak. Ezaugarri honekin bideo-joko zehatzen framerate edo segundoko irudi tasa hobetu egiten dute garatzaileek, kasu batzuetan jatorrizko fps-ak bikoiztea lortuta.
Bideo-joko guztietan berezitasun hau ezartzea ezinezkoa bada ere, Nelsonek 74 lanetan gehitu dutela adierazi du bere blogean. Horien artean daude Alien Isolation, Hollow Knight, Yakuza 6: Song of Life edota Battlefield V. Bethesda erosita, horien jokoek ere jaso dute berezitasun hau.
Kasu batzuetan FPS Boosta desaktibatuta dagoela nabarmendu du; izan ere ezaugarriak irudiaren bereizmenean eragina izan dezake, beraz jokalarien esku utzi nahi izan dute irudien tasa areagotzeko aukera.
“Garatzaileekin elkarlanean ibili gara jokoaren nortasuna mantenduta horietara jokatzerakoan edukitako esperientzia hobetzea lortzeko”, aldarrikatu du Nelsonek. “Teknika berri hauek jokoen motor grafikoak bizkorrago errenderizatzeko balio dute, jokoa argitaratzerakoan izandako mugengatik lortu ezin zena hobetzeko”.
Hobekuntzak jaso dituzten azken joko hauekin guztira 97 dira ezaugarri hau erabiltzen dituzten Xbox Seriesetako obrak. Etorkizunean are gehiago gehitzen joatea aurreikusten dute arduradunek. Oraingoz, hau da FPS Boost erabiltzen duten bideo-jokoen zerrenda:
Iruzkinak