2020ko azken asteak iritsi dira eta Game Erauntsia Elkarteak euskal bideo-jokozaleen komunitatearentzat bi opari ditu: Minecraft Zerbitzariaren berrirekiera eta euskal streamerrek antolatutako Gabonetako programazioa.

Minecraft zerbitzariaren irekiera

Euskal bideo-jokozale komunitatean zurrumurru bat sortu zen aurreko asteetan euskal Minecraft Zerbitzari bat sortzeko asmoari buruz. Game Erauntsitik horren berri izan bezain laster 2014an martxan jarri genuen eta gerora noizbehinka ireki dugun Minecraft Zerbitzaria prestatzeari ekin genion.

Hau posible izan da Suspekain_ erabiltzailearen iniziatibari esker, bera izango baita zerbitzariko kudeatzailea. Parte-hartzeko Game Erauntsiko webguneko kide izatea beharrezkoa da, eta nola ez, araudia irakurri eta onartzea. Euskaraz eta errespetuan oinarritutako mapa ireki bat prestatu dugu eta mundu guztia gonbidatuta dago. Informazio gehiago hemen.

Euskal streamerren Gabonetako egitaraua

#3000Twitz kanpaina amaitu ostean euskal streamerrek zuzenekoak ematen jarraitu dute. Orain, Gabonak aitzaki bezala hartuta programazio bat prestatu dute euskaraz gure aisialdia betetzeko. Momentuz dozena bat streamer baino gehiago bildu dira astelehenena 21etik 2021eko igandea 3rarte emititzeko.

Edukiak oso orotarikoak dira, baina bideo-jokoak eta hizketa saioak gailenduko dira. Gainera, Minecraft Zerbitzariaren mustutzea igorriko da, arazo teknikorik ez badago, abenduaren 22an asteartea 18:00etatik aurrera Suspekainen kanalean. Bestalde, abenduaren 26an Game Erauntsiaren kanalean 18:00etatik aurrera Minecraft Skyblock gameplay seriaren azkeneko kapitulua jokatuko dugu: dragoiaren aurkako borroka.

Streamer guztiak jarraitu nahi badituzu zerrenda honetan kanaletara sarbidea daukazu. Emisioen egitaraua jarraian duzu, baina seguruenik emanaldi gehiago gehituko dira, beraz, adi egon @3000Twitz twitter kontura, bertan edukiak gaurkotuko ditugu.

 

 

2020ko bideo-joko hoberena

Bestalde, Game Erauntsia Elkarteak 2020ko bideo-joko hoberenak zein diren jakin nahi du #GESariak banatzeko. Horretarako, bideo-jokozale komunitatearen laguntza eskatu du. Inkesta hau bete eta bidali zure iritzia. Parte-hartzeagatik bideo-joko erosketa plataforma batean gastatzeko 30 euroko txartel baten zozketan sartuko zara. Abenduak 27rarte botoa eman dezakezu. Informazio gehiago hemen.