Berriak
Deltarune RPGaren 3. eta 4. atalak 2025ean argitaratuko dituela baieztatu du Undertale-n garatzaileak
2024/11/07 10:00
Toby Fox egileak azken sei urteetan egindakoak erakusteko “gogotsu” dagoela dio. Aurreko bi atalak doan joka daitezke.
Switch-eko bideojokoak Nintendo-ren kontsola berrian jokatu ahalko direla baieztatu du Shuntaro Furukawa presidenteak
2024/11/06 09:30
Nintendo Switch Online harpidetzarekin jarraituko dute hurrengo belaunaldian. 2025eko martxo aurretik iragarriko dute gailu berria.
Nintendo Switch kontsolak 146 milioi salmenten langa gainditu du
2024/11/05 15:30
2024ko hirugarren hiruhilekoaren finantza txostena argitaratu du N handiak: 2,62 milioi gailu saldu ditu uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean.
Xenoblade Chronicles X: Definitive Edition-ek Wii U-tik Switch-era bidaiatuko du martxoaren 20an
2024/11/05 10:00
Monolith Soft talde japoniarrak 2015ean argitaratu zuen jatorrizko jokoa. Bertsio berria eduki gehigarriekin eta hobekuntzekin helduko da kontsola hibridora.
Txornobylgo abenturak, iturgin anaien RPGa, hegazkintza simulagailuaren itzulera eta dragoiaren ehizaren berregitea ikusiko ditugu azaroan
2024/11/04 10:00
Mario & Luigi: Brothership, Dragon Quest III HD-2D Remake, S.T.A.L.K.E.R. 2: Heart of Chornobyl edo Microsoft Flight Simulator 2024 datoz, besteak beste, egunotan.
Lander Unzueta
Game Erauntsia
Jarraitu Steam taldea