Ekarriko dituzten bideojokoen zerrenda ere zabaldu da sarean. Nintendo-k ez du adierazpenik egin momentuz.
Nintendo Switchentzako kontsola zaharren emulatzaileek zaleen artean sekulako arrakasta duten arren, japoniarrak beren astia hartzen dabiltza hauek argitaratzeko. Gaur egun NES, SNES, SEGA Mega Drive eta Nintendo 64 kontsolen emulatzaileak daude gailu hibridoan, baina filtrazio baten arabera, laster Game Boy nahiz Game Boy Advance kontsoletakoak argitaratuko direla jakin dugu.
Trash_Bandatcoot izeneko dataminer-ak zabaldu du berria sarean, horien garapen izenekin batera: Hiyoko Game Boyko emulatzailea da; Sloop, berriz, Game Boy Advancekoa izango da. Filtratutako informazioaren arabera, bi emulatzaileak NERD-ek garatutakoak dira (Nintendo Europe Research & Development), eta oraindik bukatu gabe egon arren, dagoeneko erabilgarriak dira.
Emulatzaileak ezagutzera emateaz gain, hauekin etorriko diren lehen bideojokoen zerrenda ere aipatu da. GB-aren aldetik joko gutxi batzuk dauden arren, GBA kontsolarentzako zerrenda luzea zehazten dute dataminerrek. Hauek dira momentuz ezagutzen diren tituluak:
- Game Boy
- Super Mario Land
- The Legend of Zelda: Link’s Awakening
- Qix
- Tetris
- Game Boy Advance
- Astro Boy: Omega Factor
- Car Battler Joe
- Castlevania: Aira of Sorrow
- Castlevania: Circle of the Moon
- ChuChu Rocket!
- Drill Dozer
- Fire Emblem: The Sacred Stones
- F-Zero: Maximum Velocity
- Game & Watch Gallery 4
- Golden Sun
- Golden Sun: The Lost Age
- Gunstar Super Heroes
- Harvest Moon: Friends of Mineral Town
- Kingdom Hearts: Chain of Memories
- Kirby and the Amazing Mirror
- Koro Koro Puzzle Happy Panechu!
- Kuru Kuru Kururin
- Lufia: The Ruins of Lore
- Mario & Luigi: Superstar Saga
- Mario Golf. Advance Tour
- Mario Kart Super Circuit
- Mario Party Advance
- Mario Tennis: Power Tour
- Mario vs. Donkey Kong
- Mega Man Battle Network 5 – Team ProtoMan
- Mega Man Battle Network 2
- Mega Man Zero 3
- Metroid Fusion
- Metroid: Zero Mission
- Driller 2
- Ninja Five-O
- Pokémon Mystery Dungeon: Red Rescue Team
- Pokémon Pinball: Ruby & Sapphire
- Super Mario Advance 4: Super Mario Bros. 3
- Super Robot Taisen: Original Generation
- Tactics Ogre: The Knight of Lodis
- Wario Land 4
- WarioWare, Inc.: Mega Microgames!
- Yoshi’s Island: Super Mario Advance 3
- The Legend of Zelda: The Minish Cap
Informazioa egiaztatzea falta den arren, ez zen harritzekoa izango Nintendo emulatzaile hauetan —eta gehiagotan— lanean aritzea. Interesgarria izango da baita hauek eskuratzeko bidea zein izango den ezagutzea: NES eta SNES kontsolen emulatzaileetara aritzeko Nintendo Switch Online harpidetza ordaindu behar da gaur egun; Mega Drive-ko eta Nintendo 64-ko jokoez gozatzeko, baina, Expansion Pack zerbitzu garestiagoaren harpideduna egin beharra dago.
Titulu berriak ezaugarri bereziekin etorriko direla ere suposatzekoa da. Aipatutako emulatzaile zaharrek edozein unetan partida gordetzeko, atzera egiteko zein sareko multijokalariak jokatzeko aukera eskaintzen dute; hortaz, hauekin ere antzekoa gertatuko dela pentsa daiteke. Momentuz, baina, Nintendoren baieztapen ofizialaren zain egon beharko gara.
Iruzkinak