AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteak antolatutako solasaldian koronabirusak euskaran eta teknologian izandako ondoriei buruz jardungo dugu. Ekitaldia abenduaren 1ean Arrasaten burutuko da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da.
Game Erauntsia Elkartea IKT-ak eta aisialdi birtuala solasaldian izango da bideo-jokoei buruz hitz egiten. Ekitaldia Arrasateko AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteek antolatu dute eta Txertoa.EUS: Euskalgintzaren erronkak COVID osteko agertokian kanpainak biltzen dituen bi solasaldietako lehenengoa da.
IKT-ak eta aisialdi birtuala izenburupean euskara eta teknologia berrien inguruan jardungo dugu. Mahai inguruan AZK Komunikazio agentziako Olatz Artola, Elhuyar fundazioko Igor Leturia eta Aiora Mujika Youtuberra ere izango dira. Game Erauntsiaren ordezkari gisa Maitane Junguitu komunikazioan doktorea izango da.
Sarean euskarak daukan presentzia ardatz nagusitik abiatuta hainbat gai landuko ditugu, besteak beste, euskara eta bideo-jokoen egoera, hizkuntza baten erabilera sarean baldintzatzen dituzten faktoreak eta itxialdiak elkartearen jardunean izan duen eragina. Horretaz gain, IKTen arloan genero berdintasunari buruzko gogoeta egingo dugu.
Ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango Goeina.eus helbidean.
- Noiz: abenduak 1, asteazkena. Arratsaldeko 18:30etan.
- Non: Arrasateko Kulturate zentroko areto nagusian.
Iruzkinak