Zer etorriko da datozen egunetan Game Erauntsiako webgunera berrikuntza moduan? Beno, webgunea martxan jarri genuenetik eta gure komunitatea indartzen joan ahala hainbat ideia berri izan dira, tartean 2 jokuren zozketa eta guzti!
Oraingoz esanguratsuena Karena bidez finantziazioa lortzen ari garen Minecraft zerbitzari euskalduna martxan jartzea izan da. Baina gune hau hobetzeko intentzioarekin sortu genuen foroan ere zenbait eskakizun izan ditugu, adibidez mezu pribatuak uzteko aukera jartzearena. Ideiak barra-barra beraz!
Azken aldian ordea, guretzat oso ideia ona izan den kontu berri bat sortu zen foroan: txapelketak jokatu ahal izateko estruktura bat sortzea. Bada, horri buruzko gogoeta sakonean gaude eta aurre diseinu moduko bat pentsatuta daukagula esan genezake. Funtsean, edoizein jokotako modalitate ezberdinak (banakakoak zein taldekakoak) eta kanporaketa, liga edota hauek bien konbinatuak jokatzeko estruktura bat izango litzateke. Game Erauntsiko kideek txapelketak diseinatu eta izen emate epe bat jarri ahalko dute, talde minimo bat osatuz gero txapelketa martxan jarri eta jolastu ahal izateko. Puntuaketa sistema automatiko bat izango luke eta txapelketaren administratzaileak (arbitroak) erabakiko luke une bakoitzean partida bakoitzaren irabazlea zein den.
Nola ez, guztia grafiko eta taula txukunetan erakutsiko da eta iruzkinak egiteko aukera ere jarriko da. Pentsatuta dago baita, partida batzuren zuzeneko emisioa ematea eta baita partida hauek ondoren GamePlay sisteman txertatzea bertako bilatzailean egon daitezen.
Oraingoz, hori litzateke aldaketa handiena eta atal oso bat suposatuko luke gune honetan. Lan handia beraz, baina pilak jarrita ditugu. Horrez gain, eta zuzenekoak egitea pentsatuta dugunez, txapelketekin zerikusirik ez duten bestelako zuzeneko gameplayak ere nola egin aztertzen ari gara.
Beti bezala, zuen iradokizun eta iritziak ongi etorriak izango dira. Utzi hemen behean iruzkinen bat edota idatzi foroan lasai asko.
ADI EGON beraz! Laister aldaketa esanguratsuak izango dira eta!!
Iruzkinak (4)
Iker Ibarguren 2014ko urr. 27a, 22:25
Egurre!!
Lan eskerga baina lortuz gero, komunitatearentzako tresna aparta!
Zurk 2014ko aza. 12a, 19:57
Ideia bikaina iruditzen zait txapelketena. Nik buruan izan dut azken urte hauetan horrelako zerbait egitea, baina lan handia eskatzen du horrek... Dena dela, laguntzarik behar izanez gero gustora lagunduko nuke. Kuriositatez, zerbait gehiago jakitea ere gustatuko litzaidake, zein teknologia erabiltzen duzuen garapenerako, zenbat lagun ari zareten horretan etab.
Animo, ederki ari zarete eta!
Urtzi Odriozola 2014ko aza. 12a, 22:45
Oraingoz garapen lanetan ikerib eta ni. Django + Bootstrap teknologia darabilgu eta orain bestelako javascript pixka bat ere sartzekotan... Formulario eta grafiko txukunagoak egiteko. Oraingoz sinple dago baina primeran dabil eta uste dut ez duela askoz gehiago behar :D
Zu zertan zara ba aditua? ;)
Zurk 2014ko aza. 13a, 18:47
Aditua ezer gutxitan! Baina web orrien garapenean eta ibili izan naiz batzutan. Hori bai, normalean PHP eta Symfonyrekin. Ea ba nola gelditzen zaizuen, badut gogoa ikusteko :)