Bideojokoen aurkezpenak eta iragarpenak eskainiko ditu Geoff Keighley kazetariak gidatutako ekimenak. Azoka 26tik 30era egingo da.

Europako bideojokoen azokarik handiena abiatuko da gaur. Gamescomek 2026. urteko ekitaldia ohiko Opening Night Live zuzenekoarekin hasiko du.

20:00etatik aurrera ikusi ahalko da Geoff Keighley ezagunak gidatutako emanaldi berezia; halere, ordu erdi lehenago bideoekin hasiko direla aurreratu dute azokaren arduradunek. YouTube bidez jarrai dezakegu:

Dagoeneko bertatik igaroko diren zenbait bideojoko baieztatuta daude, izen handiak bilduta. Final Fantasy VII Revelation, The Witcher 3: Wild Hunt – Songs of the Past espantsioa, Metro 2039 edo Game of Thrones: War for Westeros ikusiko ditugu, esaterako, ONL emanaldian.

Ez da zuzeneko berezi bakarra izango, ordea. Xbox-etik bihar eta etzi bi emanaldi eskainiko dituzte, 16:00etan hasita bi egunetan; Future Games Show ekimena ere bihar itzuliko da, 19:00etan; azkenik, Gamescom Awesome Indies Show ikusteko aukera egongo da abuztuaren 27an. Azokatik at ospatuko bada ere, ezin gaitezke ahaztu abuztuaren 27ko GTA VIren aurkezpenaz.

Emanaldiekin batera, zelan ez, azokari ekingo zaio. Nintendo, Xbox, Konami, Ubisoft, Capcom, Sega, Bandai Namco eta beste asko egongo dira Kolonian antolatzen den jardueran beren bideojokoak erakusten; horiez gain, indie garatzaileen eta argitaletxeen presentzia sendoa ere espero da egunotan. Batzuk aipatzearren, Alien Isolation 2, Metro 2039, Silent Hill: Townfall, Castlevania: Belmont’s Curse, Dragon Ball Xenoverse 3, Mega Man: Dual Override zein Rayman Legends Retold probatu ahalko dira azokan.

Abuztuaren 26tik 30era bitartean irekiko dira Gamescom azokaren ateak. Bihar arratsaldean, berriz, Opening Night Live emanaldia jarraitu ahalko da.