100 milioi dolarretako irabaziak lortu dituzte bi astetan. PC eta PS4rako ere jaitsi daiteke doako rol jokoa.
AppAnnie datuen eta informazioren analisiak egiten dituen enpresaren arabera, Genshin Impact doako RPGa 17 milioi aldiz baino gehiagotan jaitsi da gailu mugikorretan irailaren 28tik urriaren 1a bitartean.
Zifra horiek miHoYo enpresa txinatarraren bideojokoaren lehen lau egunei dagozkie. Halere, Genshin Impact iOS eta Android gailuetan egoteaz gain PC eta PS4rako ere eskuragarri dago; hori dela eta are jokalari gehiago egongo lirateke. Jokoa kaleratu aurreko erregistro prozesuan 20 milioi jokalari baino gehiagok izena eman zuten.
Daniel Ahmad analistak jakitera eman duenez miHoYok 100 milioi dolarretako irabaziak lortu ditu bideojokoa estreinatu osteko lehen bi asteetan Etekinen kopuru handiena Txina, Japonia eta Ameriketako Estatu Batuetatik lortuko zuten.
Doan jaitsi daitekeen jokoa den arren, Genshin Impactek gatcha mekanikak ditu: mikrotransakzioen bidez pertsonaiak, armak eta bestelako eduki gehigarriak eskuratu daitezke.
Esan bezala, The Legend of Zelda: Breath of the Wilden estetika zein jostagarritasuna bereganatu dituen Genshin Impact PC, PS4, iOS eta Androiden eskuratu daiteke; etorkizunean PS5 eta Switcherako ere kaleratuko dute.
Iruzkinak