Udal Liburutegian batuko gara 17:30etik aurrera Gernika-Lumoko Udalarekin antolatutako ekimena abiatzeko.

Argi geratu da euskaldunek bideojokoetan beren hizkuntzan jokatu nahi dutela. Euskarazko bideojokoen zerrendak titulu berriak jasotzen ditu hilabetero: garatzaileek zein euskal bideojokozaleen komunitateko zaleek euskaratutako lanak askotarikoak dira, zaharrak nahiz berriak. Game Erauntsiak horiek ezagutzera emateko antolatzen ditu Gamer Gelak. Hurrengo hitzordua Gernika-Lumon daukagu: etzi, urriaren 21ean, herriko haurrek eta gaztetxoek euskarazko jokoez gozatu ahalko dute.

Euskarazko bideojokoen erakustaldi praktikoa da Gamer Gela: arestian aipatu modura, azken urteetan gure hizkuntzan kaleratutako edo merkaturatu ostean lokalizatutako lanak eskainiko ditugu, etxeko txikienei aisialdi digitalean maite dugun hizkuntzan aritzeko aukera dagoela erakusteko.

Esan bezala, azken urteotan gure zerrenda asko hazi da, beraz probatzeko titulu berriak eskainiko ditugu Gernika-Lumon. Horietara jokatzeko gure ordenagailuak zein Raspberry Pi gailuak prestatuko ditugu.

Jokalari bakarrarentzako obrak egongo diren arren, elkarrekin ondo pasatzeko multijokalari abenturak izango dira nagusi. Eskainiko ditugun lanen artean MinecraftPile Up! Box by BoxSuper Mario 64 eta beste hainbat egongo dira.

Ekimena Gernika-Lumoko Udalarekin batera antolatu dugu; hori horrela, 17:30ean Udal Liburutegiko ateak irekiko dira Gamer Gela hasteko. 19:30ak arte egongo gara bertan jokatzen.

6 urtetik gorako haurrentzat zuzendutako jarduera izango da; Udaletik izen ematea prestatu duten arren, edonor hurrera daiteke. Helburua euskaraz gozatzea eta ondo pasatzea da, anima zaitezte beraz!