Plataformak eta akzioa batzen dituen saga klasikoaren zortzigarren bideo-jokoa da. Switcherako estreinatu zen otsailean.
Capcomek trailer baten bidez iragarri du Ghosts ‘n Goblins Resurrection plataforma gehiagotara iritsiko dela. Hain zuzen ere PC, PlayStation 4 eta Xbox Onera iritsiko dira Arthur zaldunaren azken abenturak.
Pasa den otsailean Nintendo Switcherako argitaratua, Resurrection Capcomen saga mitikoaren 35. urteurrena ospatzeko garatu zuten japoniarrek. Bertan lan egin zutenen artean dago Tokuro Fujiwara 1985ko lehen Ghosts ‘n Goblins jokoaren zuzendaria izan zena.
Arkadeetan eta ondoren NES, Amiga, Amstrad CPC edota ZX Spectrum bezalako gailuetarako argitaratutako joko horren oinarrizko mekanikak eta kontrolak errespetatuz prestatu zuten Resurrection. Sagaren zortzigarren atala da hau: bere atal estetiko zein zaltasunarengatik kritika zein jokalariengandik erdipurdiko balorazioa jaso arren, zale porrokatuenen artean harrera ona eduki du jokoak
Ghosts ‘n Goblins Resurrection zehaztu gabeko data batean iritsiko da PC, PS4 eta Xbox Onera.
Iruzkinak