Ez ditut urteetan zehar kazetariei erantzuten jardun izan dudan galdera berdinak erantzungo: “Oso azkar al dijoa interneta?”, “Asko jeitsi al duzue?”… eta bata bestearen atzetik antzeko galderak izan ohi dira beti kasu gutxi batzuk salbuespen.
Aurten ere Gipuzkoa Encounterrean izan gara Willix-ok. 9. edizio honetan ere ez dut ezer jeitsi, sarean zerbait elkarbanatzen jarri eta lagunekin jolastu, sortu, hitz-egin eta beste jarduera batzutan parte hartu dugu; hala nola, “Euskal-chef”, “Mahai-jokoa” batzuekin jokatu, “Oculus Rift 2″ probatu dugu eta lagunekin kristoren esperientzia bizi izan dugu interneta edo sarea hobeto esanda, aitzakitzat erabiliz.
“Lan party” hauetako baten gauzarik onena, norberak behar eta nahi duena egiten duela da. Etxean egin ditzakegun gauzez aparte, lagunekin egon eta esperientzia eder bat bizi izateko aukera paregabea da.
Txapelketak ugariak eta era guztietakoak dira, interneteko online jokoak, dantzatzeko txapelketak, bideo-saio izugarri dibertigarriak, produkzioak (musika, irudiak, muntaia eta ahotsak jarriaz... ).
Egia esan, partyetara etortzeko nire arrazoi indartsuena urte guztian zehar ikusten ez ditudan lagun eta pertsona maite askorekin egon ahal izatea da (eta urte askotarako).
Gauza asko esan ditzaket, baina benetan hau zer den jakin nahi duenak, etorri egin beharko du. Ia hurrengoan, ados?
Artikulu originala: http://damian.zibergara.net/gipuzkoa-encounter-09/
Iruzkinak