Nork ez du amets egin fantasiazko mundu batean ahuntz bat bezala sentitzeko? Imajinatzen al duzue Azerotheko lurretan ahuntz bat bezala paseatzea? Eta dinoasurioak eta ahuntz gehiago egongo balira? Ba Coffe Stain Studios-ek ideia bikain guzti hauek batu eta ‘Goat MMO Simulator’ iragarri du.
‘Goat MMO Simulator’ jokoarekin gure ahuntz propioa pertsonalizatzeko aukera edukiko dugu armadura, arma eta gaitasun ezberdinekin. Jokoan beste ahuntz ezberdinekin abentura ikusgarriak bizitzeko aukera edukiko dugu, etsai guztiz beldurgarriak garaituz eta leku ikusgarriak bisitatuz. Hau da, denok dakigun bezala... ahuntzek Erdi Aroan egiten zutena.
Eta albiste ona ez da joko honen iragarpena, baizik eta ‘Goat Simulator’ jokoarentzako DOAKO DLC BAT DELA! Bai bai ondo entzun duzu, jokoa guztiz aldatzen duen doako DLC bat ( enpresa askok honetaz ikas lezakete… ). Hala, originala oraindik erosi ez baduzu, behar zenuen aitzakia topatu duzu: ostegun honetan azaroak 20an ateratzen den ‘Goat MMO Simulator’ doako DLCa ( oraindik ez dut sinesten hau esaten dudan bakoitzean… doan… )
Iruzkinak (2)
Iker Ibarguren 2014ko aza. 18a, 09:57
joku honekin egiten ari direnak bai ematen duela jokoa!
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 18a, 11:35
Orain bai erosi behar dudala, orain bai!