Martxoaren 4an estreinatuko da Polyphony Digital estudio japoniarraren lasterketa jokoa. PlayStation 5ean zein 4an egingo du.

PlayStation Showcase 2021 aurkezpena izan zen Gran Turismo 7 berriz ikusteko aukeratutako ekimena, iragarri zenetik urte oso batez isilpean egon ondoren. Bertan erakutsitako trailer ikusgarriaz gain, Kazunori Yamauchi Polyphony Digitaleko presidenteak jokoaren ezaugarriak ezagutzera emateko artikulua argitaratu zuten PlayStation Blog-ean. Bertan nabarmentzen dutenez, Internet konexioa martxan dagoela soilik gozatu daitezke hainbat jokalari bakarrarentzako joko mota eta ezaugarri.

Hori horrela, aurreko atal GT Sport-ekin hartutako erabakiekin jarraituko dute japoniarrek. Sareko multijokalarira zuzendutako joko honek era guztietako kritikak jaso zituen zaleen aldetik bakarka jokatzerakoan ezarrita mugengatik. Zazpigarren atalarekin sagaren erroetara itzuli nahi duten arren, Polyphonykoen hurrengo obrak muga horiek mantendu egingo dituela dirudi.

Yamauchiren artikuluan izartxo batekin markatutako hainbat elementu aurkitu daitezke. Jokalari bakarrarentzako kanpaina, auten kanpoko itxura aldatzeko editorea, argazkiak ateratzeko ezaugarria, GT Cafe joko mota eta gehiago etengabeko Internet konexioarekin soilik erabili ahalko direla adierazten dute arduradunek horiekin.

Jokoaren zain dauden jarraitzaileak haserre agertu dira erabaki honekin. GT7 bakarka zein sarean jokatzeko pentsatutako lana izanik, ez dute ulertzen derrigorrez konektatuta egon behar izateko ebazpena.

Polyphony Digitalek eta PlayStationek hau egiteko argudiak azaltzeko itxaron bitartean Gran Turismo 7ren garapenak aurrera darrai. Datorren urteko martxoaren 4an kaleratuko dute PlayStation 5 zein PlayStation 4 kontsoletan.