GTAren bosgarren jokoa betirako gorde ahalko dute eskuratzen dutenek.
Azken orduetan hainbat zurrumurru entzun ondoren Epic Gamesek baieztatu egin du Grand Theft Auto V doan banatuko dutela. Enpresaren plataforma propioaren bitartez egingo dute, Epic Games Storetik.
Grand Theft Auto V aste osoan eskuratu ahalko da dirurik ordaindu gabe. Zehazki, maiatzaren 21a izango da doan lortzeko azken eguna.
Interesatuek Epicen plataforman izena eman eta esteka hau jarraituta lortu ahalko dute bideojokoa. Behin Epic Games Storeko liburutegira gehituta, jokoa betirako gordeko da bertan.
Doan jarritako bertsioa GTA V Premium izenekoa da. Horrekin GTA Onlinerako aparteko gehigarriak eskuratuko dituzte jokalariek.
Grand Theft Auto V Rockstar Gamesen jokorik arrakastatsuenetakoa da. 2013an argitaratuta, PCko bertsioa bi urte beranduago kaleratu zuten.
Iruzkinak