Rockstar-ek jakinarazi duenez, beraien frankizia honen 5. atalaren PC-rako bertsioak beste atzerapen bat izango du. Hain zuzen ere, jolas hau gozatzea nahi zutenek apirilak 14 arte itxaron beharko dute. Arrazoia, aspaldian modan jartzen ari dena, jolasak azken ukituak behar dituela guztiz ondo egon dadin. Atzerapen honen ordainetan, "GTA Online"-en 200.000 $ oparituko dizkiete jolasa erreserbatuta zeukaten guztiei.
Horrez gain, "GTA Online" moduan lapurretak gauzatzeko aukera martxoak 10-ean izango da. Internet bidez beste 3 lagunekin batera banku, bitxi-denda, … erasotu eta diru kantitate handiak lortu ahal izango dira.
Espero dezagun gehiago ez atzeratzea jolasa PC-n eta ateratzen duten port-a plataforma honek merezi duen modukoa izatea.
Iruzkinak (2)
Xabier Calvo Feb. 24, 2015, 10:06 p.m.
Nik nahiago itxaron eta kalitatezko joko bat izan, aldez aurretik atera eta errorez beteta baino. Hala ere, hobeto kontrola zitzaketen denborak... PS3/Xbox360-rako atera zutenean ere hilabete batzuen atzerapenarekin atera zen, baina itxoiteak merezi izan zuen!
Patxi Ordozgoiti Feb. 25, 2015, 11:05 a.m.
Pixka bat lotsagarria da hau jada... Hirugarren aldia atzeratzen dutena!! Benetan espero dut joko bikaina egitea eta atzeratu izanak benetako funtsa izatea, zeren bestela... (bestela berdin berdin erosiko dut Fanboy hutsa naiz eta)