Rockstar-ek jakinarazi duenez, beraien frankizia honen 5. atalaren PC-rako bertsioak beste atzerapen bat izango du. Hain zuzen ere, jolas hau gozatzea nahi zutenek apirilak 14 arte itxaron beharko dute. Arrazoia, aspaldian modan jartzen ari dena, jolasak azken ukituak behar dituela guztiz ondo egon dadin. Atzerapen honen ordainetan, "GTA Online"-en 200.000 $ oparituko dizkiete jolasa erreserbatuta zeukaten guztiei.

Horrez gain, "GTA Online" moduan lapurretak gauzatzeko aukera martxoak 10-ean izango da. Internet bidez beste 3 lagunekin batera banku, bitxi-denda, … erasotu eta diru kantitate handiak lortu ahal izango dira.

Espero dezagun gehiago ez atzeratzea jolasa PC-n eta ateratzen duten port-a plataforma honek merezi duen modukoa izatea.