Rockstarrek bere harri bitxi den GTA V-en trailerra publikatu berri du eta bertan ikus daiteke PC eta belaunaldi berriko makinetan nolako itxura edukiko duen. Eta itxura ez da nolanahikoa izango, joko guztia lehen pertsonako perspektiban jokatu ahal izango baita, hirugarren persona ahaztu gabe jakina.
Perspektiba berri honek GTA-n jokatzeko era goitik behera aldatzen du eta aurreko belaunaldietan jokoa jokatu zutenentzat gehigarri interesgarria izan daiteke belaunaldi berrian berriro jolasteko.
Trailer berri honetan ere antzematen da kaleetan jende, kotxe eta animalia gehiago dabilela, basoak hostotsuagoak direla… Jokoko ia testura guztiak berregin dira.
PS4 eta Xbox One plataformetan 1080p-ko bereizmena eta 30 frame segunduko irudi tasa edukiko du eta PCan 4K bereizmenera irits daiteke.
Iruzkinak (3)
Patxi Ordozgoiti 2014ko aza. 5a, 18:46
The Hype is real!! Baina PCrako pixka gehiago itxaron beharko da :S
Xabier Calvo 2014ko aza. 5a, 21:55
Lehen pertsonan izatean asko irabazten du jokuak. PS3an asko gustatu zitzaidan, eta ikusi dudanarekin berriz jokatzeko gogoa sartu zait! Hori bai, lehen pertsonan kontrola zailagoa ikusten dut.
Ander Intxaurrondo 2014ko aza. 6a, 00:19
Bideo hau topatu dut, PS3 eta PS4ko bertsioak konparatzen dituena, hau bai da benetako remasterizazio bat, ikusgarria gero zelako hobekuntzak dituen: http://youtu.be/ve0tcVdDRY0?list=UUgc8PshAGngxCLCMfoy8NpQ