Gaur abenduak 3 euskararen nazioarteko eguna dela eta euskara egun batez bada ere, mainstream izango den honetan, gu ere bide horretan doan trenera igoko garela esatera gatoz.
Bai, hipsterrak eta berritzaileak gara jokoen mundu honetan. Beste inork egiten ez duena egiten dugu gustoko eta gurea dugulako. Baina euskara mainstream izan dadin bultzatu eta gure burua besteen zaku berekoa izatera kondenatu nahi dugu :D
Guk orain egiten dugu euskaraz bideojokoetan, mainstream bihurtu baino lehen. Baina gero ere horrela jarraituko dugu
Eta horren harira, eztabaida txiki bat izan ostean eta diru kontuak argituta (arazo handiena momentu honetan) @puntueus domeinu bat eskuratzea erabaki dugu. Egun honetatik aurrera domeinuen salneurriak jeitsiko direnez, gamerauntsia.eus domeinua eskuratzeko bideari ekingo diogu.
Besterik gabe, zuek ere tren honetako bagoiren batean ikusiko zaituztegulakoan, hurren arte!
PD: Artikuluan nabarmendutako irudia Oak tixertaken kamiseta honetatik hartu dut. Kamiseta moloiak dauzka ;)
Iruzkinak (2)
Xabier Calvo 2014ko abe. 3a, 09:42
Gamerauntsian euskara eta bidejokoak ardatz dituguluako, gaur ere euskaraz jokatu dezagun, urte osoan zehar bezala! Animo!
Urtzi Odriozola 2014ko abe. 3a, 10:37
Aupa Xabier, hori da eta!!