Nintendo Switchean, Steamen eta Epic Games Storean aurkitzen da Supergiant Gamesen bideojokoa.
Joan den urteko bideo-jokorik aipagarrienetakoa izan da Hades. Roguelikea 2019an kaleratu zen sarbidez goiztiarrean Epic Games Storean, baina behin betiko jokoa 2020ko abuztuan estreinatu zen Switcherako eta Steamerako bertsioak gehituta.
Orain zaleek aspalditik eskatzen zuten ezaugarria gehitu dute Supergiant Gameseko garatzaileek: gordetako partidak plataformen artean partekatzeko aukera. Ezaugarria Hades kaleratu aurretik iragarrita zegoen arren, arduradunek ez dute prest izan orain arte.
Partidak plataformen artean soilik elkarbanatu daitezke. Hau da, Switchetik PCra eta alderantziz; ezaugarri hau erabilita ezin dira Steam eta Epic Games Store artean transferitu. Switcheko bertsioan PCko plataformetako erabiltzailea lotu behar da elkarbanatzea aktibatzeko; jokoa eguneratzerakoan agertuko da hori egiteko aukera.
Hori bai, ezaugarria erabiltzeko aukera baldin baduzu adi ibili: plataformetako batean partida lehen tartetik bigarrenera igarotzea gomendatzen da. Bestela partida hori ezabatu egingo da leku aldatzea gauzatzerakoan.
Iruzkinak