Heroes of Reach deitutako lehen denboraldiarekin iritsi da 343 Industries-en tiro joko desiratua Xbox kontsoletara zein PC-ra. Kaleratu arren, beta fasean aurkitzen da.

Halo frankiziako azken atala ustekabean iritsi da jokalarien artera: atzo iluntzetik jokatu dezakete Infinitera. Hori bai, multijokalarira bakarrik; izan ere, Xboxen 20. urteurrena ospatzeko egindako ospakizun berezian Microsoft-ek Halo Infiniten doako online multijokalaria abiarazi zuela iragarri zuen.

Hainbat zurrumurruk zioten, baina hala ere sagaren zaleen artean sekulako ezustekoa izan zen. Martxan jarritakoa lehen denboraldia baino ez da: Heroes of Reach izenarekin, 343 Industrieseko garatzaileek Halo Waypoint webgunean nabarmentzen dutenez ez da jokoaren behin betiko bertsioa. Beta irekia da, eta abenduaren 8an jokalari bakarrarentzako kanpaina kaleratzerakoan multijokalariaren “sistema guztiak prest” egoteko baliagarria izango da.

Hori horrela, beta fasean “askotariko akatsak eta zuloak” aurkitu daitezkeela azpimarratzen dute. Oraindik bukatu gabe egon arren, “Halo Infiniten lehen denboraldiaren hasiera ofiziala” dela diote: lehen eguneko mapa eta joko mota guztiak aktibatuta daude, Battle Pass-arekin batera”. Hau kontuan hartuta, betan lortutako maila eta objektu guztiak Infinite ofizialki argitaratzerakoan gordeko dituzte jokalariek.

Esan bezala, Halo Infiniten multijokalaria guztiz doakoa da; horrela izaten jarraituko du abenduaren 8tik aurrera. Kanpaina, berriz, ordainpekoa izango da. Xbox Series X eta S, Xbox One zein PC plataformetan gozatu daiteke; plataforma arteko jokoa ahalbidetu dute garatzaileek, beraz kontsoletan edo ordenagailuan jokatu arren beste gailuetan ari diren lagunekin aritzea posible da.

Steam saltokiko datuei begiratuta, multijokalaria sekulako indarrarekin hasi dela ikus daiteke: 272.586 jokalari elkartu dira aldi berean Master Chief-en abentura berrira hasteko. Kontuan hartu beharra dago hauek Steameko zenbakiak baino ez direla: jokoa Xboxek aplikazioaren bidez estreinatu da baita, eta kontsoletako jokalari kopurua ere kanpoan geratzen da.

 

Xboxen 20 urteko ibilbidea ospatzen

Xbox Anniversary Celebration deitutako aurkezpen bereziaren baitan iragarri zuten Infiniten multijokalariaren hasiera. Bertan, gainera, Microsoften bideo-jokoen markak egindako ibilbidea gogoratu eta nabarmendu zuten hainbat bideo berezirekin.

Horrez gain, 70 bideo-jokorentzako retrobateragarritasuna baieztatu zuten ekimenaren baitan. Xbox originalaren zein Xbox 360-aren obrak izango dira Xbox Seriesetan zein Onean jokatu ahalko direnak. Bereizmen areagotua zein autoHDR ezaugarria jasoko dute gainera; hauek dira prestatu dituzten jokoak:

  • 50 Cent: Blood on the Sand
  • Aces of the Galaxy
  • Advent Rising
  • Adventure Time: The Secret of the Nameless Kingdom
  • Are You Smarter Than a 5th Grader? Make the Grade
  • Avatar: The Last Airbender – The Burning Earth
  • Bankshot Billiards 2
  • Beautiful Katamari
  • Binary Domain
  • Black College Football Xperience: Doug Williams Ed
  • Cloning Clyde
  • Conan
  • Darwinia+
  • Dead or Alive Ultimate
  • Dead or Alive 3
  • Dead or Alive 4
  • Death by Cube
  • Disney Universe
  • Disney’s Chicken Little
  • Elements of Destruction
  • F.E.A.R.
  • F.E.A.R. 2: Project Origin
  • F.E.A.R. 3
  • F.E.A.R. Files
  • The First Templar
  • Gladius
  • Gunvalkyrie
  • Islands of Wakfu
  • Lego The Lord of the Rings
  • Manhunt
  • Max Payne
  • Max Payne 2: The Fall of Max Payne
  • Max Payne 3
  • Mini Ninjas
  • Mortal Kombat
  • Mortal Kombat vs. DC Universe
  • MX vs. ATV Alive
  • MX vs. ATV Untamed
  • NIER
  • Novadrome
  • Oddworld: Munch’s Oddysee
  • Onechanbara: Bikini Samurai Squad
  • Otogi: Myth of Demons
  • Otogi 2: Immortal Warriors
  • The Outfit
  • Outpost Kaloki X
  • Quake Arena Arcade
  • R.A.W. – Realms of Ancient War
  • Red Dead Revolver
  • Resident Evil: Operation Raccoon City
  • Ridge Racer 6
  • Rio
  • Risen
  • Risen 2: Dark Waters
  • Rock of Ages
  • Sacred 2: Fallen Angel
  • Scramble
  • Screwjumper!
  • Secret Weapons Over Normandy
  • Skate 2
  • SpongeBob SquarePants Underpants Slam!
  • SpongeBob’s Truth or Square
  • Star Wars Starfighter: Special Edition
  • Star Wars: Episode III Revenge of the Sith
  • Star Wars: The Clone Wars
  • Star Wars Jedi Knight II: Jedi Outcast
  • Switchball
  • Thrillville
  • Thrillville: Off the Rails
  • Time Pilot
  • TimeSplitters 2
  • TimeSplitters: Future Perfect
  • Toy Story Mania!
  • Vandal Hearts: Flames of Judgment
  • Viva Piñata: Party Animals
  • Warlords