Duela 37 egun jarri genuen erronka sarean: 200€ko finantziazio lortzea minecraft zerbitzari bat martxan jarri ahal izateko. Baina ez edozein Minecraft zerbitzari ez, euskaraz eta euskaratik eraikitako Minecraft zerbitzari bat. Horretarako baliatu dugu Karena crowdfounding plataforma eta 5 eta 10€ko ekarpenak eginez lortu dugu helburua!
Orduz gero gainera, Minecraft zerbitzariaren mantenu lanerako lantaldea herri ezberdinak eraikitzen ibili da. Jokoaren hasieran beraz ez dira faltako Bilboko Iberdrola dorrea, Donostiako Kursaal edota Iruñeako harresia bezalako eraikin enblematikoak. Bere garaian @theprodigyeh-k eginiko gameplaya hemen horren adibide:
Hemendik aurrera ordea eta urte betez bederen, zerbitzaria martxan jarriko da joko ezagun honetan denok jolas dezagun! Lehen fase batean, abenduaren 1etik 31 bitartean ekarpena egin duten guztiekin batera jokuko mapa hobetze lanetan jardungo dugu. Lehendik daudenez aparteko eraikinak eraikiz eta agian herri berriren bat sortuz. Urtarrilaren 1etik aurrera berriz, edonorentzako egongo da zabalik denon artean jolas dezagun.
Hemendik aurrera zerbitzariak izango duen etorkizunaz eztabaidatu nahi izanez gero berriz, hementxe duzu aukera guzti horretaz hitz egiteko. Zerbitzariaren xehetasunak, baldintzak etab. berriz, orain hilabete pasa idatzi genuen artikuluan azaltzen dira. Kontsultatu eta adi egon foroan eta jokoan bertan, agian baldintza hauek egokitu eta zertxobait hobetu baitaitezke!
Azkenik gogoratu ekarpena egin eta zerbitzariaren eraikuntzan parte hartu nahi baduzu oraindik ere garaiz zabiltzala! 3 egun dituzue oraindik ere zuen ekarpena ondorengo helbidean egiteko: http://karena.eu/proiektua/minecraft-euskal-zerbitzaria
Mila esker proiektu honetan parte hartu duzuen guztioi!!
Helburua lortuta: Euskal Minecraft zerbitzaria martxan izango da
Urtzi Odriozola | 2014/11/20 11:35
Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.
Azken erantzunak
Kaixo, Daflipat!
Tamalez, oraingoz ez: nahiz eta GNU/Linux oinarri duen, SteamOS ezin daiteke euskaraz jarri. Agian mahainguruko ingurunea euskara…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Kaixo!
Badakizue SteamOS sistema eragilea euskaraz erabiltzerik dagoen? Eta euskaraz ez balego, euskaratzeko modurik legokeen?
Eskerrik asko zuen l…
Steam Machine, Steam Frame eta Steam Controller 2…
Hartuta!
Probatzeko goguakin. Zaharra probatu eta immertsioa haundixa zan. Hola are gehixau!
S.T.A.L.K.E.R.: Legends of the Zone bildumak tril…
Begiratu kickstarterra!
Itxura bikaina eta joko mota hau gustoko duenarentzat aukera ona!
Prelude Dark Pain-ek Kickstarter kanpaina arrakas…
Mila esker benetan, Outer Wilds euskaraz jokatzea zoragarria izan da :D
Outer Wilds eta bere DLC-a, euskaratuta
Iruzkinak