Hideo Kojima, maisu baten agurra

Haritz Odriozola | 2016/02/04 15:00 BerriakArtikuluakOrtzadar



Bidejokoen ikono izatea ez da erraz lortzen den lorpen bat, baina Hideo Kojima-k hori lortu du Metal Gear Solid frankiziarekin.

Esaten denez bizitza honetan albiste on batek beti omen dakar berarekin beste txar bat eta kasu honetan ere hala izan da zoritxarrez.

1963. urtean Tokion jaio eta 3 urtetara Kobe herrira joan zen bizitzera. Txikitatik nahi izan omen zuen etorkizuneko lana zinemako zuzendari izatea baina era batean amets bezala geratu zitzaion, Konami enpresan hasi baitzen lanean. Halere, izan du bere ametsa erdizka betetzeko aukera, bere jolasetan eszena zinematografikoek pisu handia baitute.

1987. urtean izan genuen Hideo Kojima izeneko baten berri. Metal Gear deituriko jolasa aurkeztu zigun, Konami bideojoko etxearen izenean zetorrena eta MSX 2 ordenagailurako atera zena. Diotenez ez omen zen hain erraza izan jolas hau garapen fasera pasatzea, behin baino gehiagotan Konami-ko zuzendaritza-batzordeak atzera bota baitzion proiektua garai hartan diseinatzaile postuan lan egiten zuen gazte hari. Hainbeste tematu ostean, eman zioten aukera jolasa ateratzeko eta atzera begirada botata gustura egon daitezke, bideojokoen historiako ikono bat sortu baitzuten.

Jolas honek Solid Snake izeneko gudari baten istorioa aurkezten zuen eta hau Outer Heaven izeneko estatu militar batera misio bezala bidaltzen zuten. Bere helburua Metal Gear izeneko arma nuklearrak zituen eta oinez ibiltzeko gai zen tankea gelditzea zen. Hala ere, jolas honetan jolasteko mekanika berria sartzeak eragin zuen inpaktu handiena. Lehenengo aldia zen publikora infiltrazio erako jolas bat ateratzen zena, non aurkitzen zenituen soldadu aurkariei tiro egitea baino hobe zen hauek ez ikusi eta aurrera egitea, aurka eginez gero galtzen irtetzeko aukera asko baitzenituen.

Halere, Kojima-ren benetako arrakasta, frankizia honetako hirugarren jolasarekin etorri zen, Metal Gear Solid-ekin hain zuzen ere. 1998. urtea zen eta aske ezaguna den PlayStation, Sony-ren lehenengo kontsola kalean zen. Saga honetako lehenengo jolasa izan zen 3D-a eta benetako aktoreen ahotsak batzen zituena. Hauez gain, jolasaren arrakastan lagundu zuten istorio korapilotsu bat baina aldi berean mendean erortzen zinena izateak eta historiako benetako gertakariak jolasean zehar aipatzeak, esperientzia errealistagoa eginez.

Joan den urteko irail hasieran atera zen zuzendari japoniarraren azken lana, Metal Gear Solid V: The Phantom Pain. Baina ez da izan bideojoko zaleontzat guztiz albiste ona. Konami bideojoko etxearekin hika mika asko izan zituen jolasaren garapenean, eta honek lanpostuari uko egitea ekarri dio, honela saga honen amaiera ekarriz. Diotenez, Konami-k azken entrega honetan mikro-ordainketa sistema nahiko neurrigabekoa jarri nahi omen zuen eta Kojima guztiz aurka omen zegoen. Dena dela, argi dago benetan garrantzitsua zaigun bideojokoen kulturarentzat galera handi bat izan dela. Halere badago argi izpi bat, zurrumurruek diotenez jada enpresa txinatar batek eskaini baitio estudio oso baten zuzendaritza eramatea. Izan dezagun ba esperantza.

OHARRA: Deia egunkariko Ortzadar aldizkarirako idatzitako artikulua

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

170
Kide

3
Jolasten

24
Online

Azken erantzunak

Lander Unzueta Oct. 3, 2019, 11:53 a.m.

Aupa, eskerrik asko testua argitaratzearren! Azkenaldian denbora faltagatik analisiak idazteari utzi izan diot, baina ea pixkanaka-pixkanaka berriz e…
Metroidvania guztien erregea - Hollow Knight

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:47 p.m.

eta astirik baduzue hyrule warriors, tingles rupee land, tingles baloon trip of love, links crossbow training eta navi trckers. Eta batenbat ahaztu…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Urdinberde Feb. 10, 2019, 7:41 p.m.

oso ona, orain itzuli zelda 2: links advesnture, zelda a link to the past, zelda link awekenin, zelda orocle ages eta season, zelda: ocarina of time,…
Zeldaren kondaira euskaratu dugu

Igor Okina Feb. 3, 2019, 2:58 p.m.

Estrategia zale bezala, esan biharra daukat zerrenda horretako ia bat be ez jatela interesatzen (akaso Cyberpunk 2077, baña ez dot uste 2019 irtengo …
Onena etortzear dago: eta 2019an zer?