Harry Potter aztiaren unibertsoko abentura berriari xehetasunak emateko 20 minutuko tartea izango du Warner Bros. Games-ek.
Hogwarts Legacy da, zalantzarik gabe, 2022ko bideojokorik desiratuenetakoa. Ez da harritzekoa, Harry Potterren zaleak betidanik itxaron izan dute abentura izango dela baitirudi. Horrela izango zen ikusteko aukera izango dugu aste honetan; izan ere, PlayStation-ekin batera State of Play aurkezpena egingo dute Warner Bros. Gamesekoek martxoaren 17an.
22:00etan hasiko dute zuzenekoa PlayStationen ohiko kanaletan. 20 minutuko iraupena edukiko duela aurreratu dute arduradunek. Avalanche Software sortzen ari den proiektuari buruzko xehetasun guztiak emango dituzte bertan; horien artean behin betiko argitaratze data egotea espero da.
Hala ere, bai ala bai ikusiko duguna jostagarritasuna izango da. Orain arte jokoaren zinematikak soilik ikusi ditugu, beraz gameplay-a ikusteko lehen aukera izango dugu ostegunean: hamalau minutuko jostagarritasun atala agindu dute. PlayStation 5 kontsolakoa izango da, noski; dena den, Hogwarts Legacy PS5, PS4, Xbox Series, Xbox One eta PC plataformetan estreinatuko da.
Aurkezpenaren ostean PlayStation Blog-ean are berritasun gehiago emango dituztela azpimarratu dute Sony-koek. Joan den urtean estreinatu behar zen bideojokoa hasiera batean; zoritxarrez, “aztien munduko eta bideo-jokoen zaleentzako ahalik eta esperientziarik onena sortzeko” denbora gehiago eskatu zuten Avalanchekoek.
Hogwarts Legacyren State of Play aurkezpena martxoaren 17an jarraitu ahalko da PlayStationen Twitch-etik zein Youtube-tik.
Iruzkinak