PlayStation eta Guerrilla NCSoft hegokorearrarekin elkartu dira doako titulua eratzeko.

Horizon sagaren online multijokalari masiboa (MMO) benetakoa da. Horizon Steel Frontiers iragarri du NCSoft estudioak PCrako zein Android eta iOS gailu mugikorretarako.

Hego Koreako estudioarekin elkarlana abiatu dute, beraz, Guerrilak eta PlayStationek. Deadlands gunera bidaiatuko dugu Horizon berrian: Arizonan eta Mexiko Berrian oinarritutako eskualdea. Bakarka zein onlinean osatutako makina ehiztariekin batera erasoaldietan edo raid-etan barneratuko gara helburu desberdinak lortzeko.

Iragarpen bideoan maila handiko grafikoak, Monster Hunter estiloko borrokak eta ingurune erraldoiak azaltzen dira. Kooperazioa zein lehiakortasuna batuko dituztela diote egileek, multijokalari une zirraragarriak nabarmenduz.

Jokatzeko doakoa izango da Steel Frontiers; hori horrela, ordainpeko elementu ugari edukitzea espero da. Argiraratze data ezezaguna da. 2022. urtean ezagutu genuen proiektua lehen aldiz, NCSoft Horizonen jokoa garatzen ari zela irakurri genuen MTN hedabide hegokorearrean.

Horizon Steel Frontiers PC, Android eta iOS plataformetan kaleratuko da.