The Legend of Zelda saga musou erako jokoekin elkartuko du, oraingoan Tears of the Kingdom ardatz hartuta. Switch 2ko esklusiboa izango da.
Nintendo-k azaroaren 26an argitaratuko du Hyrule Warriors: Age of Imprisonment. Koei Tecmo enpresarekin elkarlanean sortutako titulua armadak suntsitzera eramango gaituen musou bideojokoa da.
Aurreko Hyrule Warriorsekin egin bezala, The Legend of Zeldaren unibertsoan girotutako musoua da; Age of Imprisonmentek, zehazki, Tears of the Kingdomen ikusitako jazoerako hartzen ditu oinarritzat.
Horrela, Zelda printzesak iraganera egindako bidaia biziko dugu. Ganondorf deabru errege zitalaren aurkako dueluetan printzesa bera zein Rauru erregea, Sonia, Mineru, jakintsuak eta bestelako pertsonaiak erabiliko ditugu, Link itxuradun robota barne. Abilezia berezi boteretsuekin, kolpe bakarrean dozenaka arerio akabatauko ditugu.
Zonai tresnak daude aipatzeko: TotK-en erabili genituen erremintekin are errazagoa izango da armadei aurre egitea. Laguntza ere jaso dezakegu multijokalariari esker; horrela, bi lagunek elkarrekin gaindi dezakete abentura osoa, zatitutako pantailan zein, GameShare aukera eta joko bakarra erabilita, bi kontsolarekin.
Switch 2 kontsolan estreinatuko da esklusiboki Hyrule Warriors: Age of Imprisonment azaroaren 6an.
Iruzkinak