Intel Extreme Masters: eSport-en ekitaldi nagusia

Haritz Odriozola | 2018/02/23 10:00 Berriak



Kirol elektronikoen, eSport bezala ezagunak, ikuskizunak etengabeko hazkundea ari dira jasaten, gutxi batzuen praktika bat izatetik hainbat kirol tradizionalen baino zenbaki hobeagoak lortzeraino. Bide hau jorratzen lagundu duten aktoreak asko izan dira, baina garrantzitsuenetako bat zalantzarik gabe Intel Extreme Masters (IEM) izan da. Intel elektronika osagaien markak babestuta, hainbat bideojoko ezberdinen txapelketak biltzen dituen ekitaldiak egiten dira munduko hainbat puntu ezberdinetan.

Ekitaldi hauen artean ezagunena IEM Katowice dugu, Poloniako Katowice hirian antolatzen dena 6. urtez jarraian, Spodek Arena pabiloian hain zuzen ere. Aurreko urteko zenbakiek argi uzten dute ekitaldi honen magnitudea, 173.000 zaletu estadiotik pasa ziren ekitaldiak irauten duen 2 aste bukaeretan (2016-arekiko 60.000 zaletu gehiago) eta online bidez jarraitu zutenak berriz 46 milioi ikusle baino gehiago (2016-a baino %35 gehiago) izan ziren, 19 hizkuntza ezberdinetan ikusi ahal izan zutelarik.

 

 

Aurtengo edizioa otsailak 24-25 eta martxoak 2-4 artean izango dugu eta inoiz baino jolas gehiago izango ditugu ikusgai. Horietatik ikuskizun gehiena sortzen duena, lehen astebukaeran jokatuko dena eta inkorporazio berritzat jo daitekeena, League of Legends ordezkatzeko intentzioarekin, DOTA 2-aren txapelketa da. Saritan guztira 1.000.000$ eta The International 2018-rako (DOTA 2-aren txapelketa garrantzitsuena) 1500 kalifikazio puntu daude jokoan eta berau eskuratzea nahiko dutenen artean Team Liquid, Team Secret, Newbee, Vici Gaming, OG Dota2, Virtus Pro edo Evil Geniuses bezalako puntako taldeak daude.

Lehen aste bukaeran ere beste jolas batek egingo du debuta IEM Katowice-n, aski ezaguna den PlayerUnknown’s Battlegrounds-ek (PUBG) hain zuzen ere. 8 erronda jokatuko dira, 4 aste bukaera osatzen duten egun bakoitzean eta puntuazio sistema baten bidez erabakiko da nor den garailea. Txapelketa honetako sari-poltsa txikiagoa izango da, 50.000$ izango baitira, normala dena jolasak eSport-en munduan daukan ibilbide hain motza ikusirik. Halere guztia emango dute parte hartuko duten launakako 16 taldeek, non Team Solo Mid, Faze Clan, Method, Tempo Storm, Cloud 9 edo Noble bezalako taldeak dauden.

 

 

Geratzen diren 2 jolasen txapelketak otsailak 26-tik martxoak 4 tartean gauzatuko dira. Counter-Strike: Global Offensive (CS:GO) eta StarCraft 2 (SC 2) izango dira egun hauetako protagonistak, sari-poltsa potoloak dituztelarik biek, 500.000$ eta 400.000$ hurrenez hurren. CS:GO-ri dagokionez, mundu mailako 16 talde onenak izango ditugu bertan: Astralis, Faze Clan, Cloud 9, SK Gaming, Virtus Pro, G2, Ninjas in Pyjamas, etab.

SC 2-aren txapelketa 12 jokalariren artean erabakiko da. Partidak BO5 (5 partidatatik onena) formatuan jolastuko dira, finala izan ezik BO7 (7 partidatatik onena) izango baita. Sariaren bila ibiliko direnen artean mundu mailan top diren jokalariak ikusteko aukera izango dugu: SoS, Rogue, INnoVation, Dear, Classic, Nerchio etab.

 

 

eSport zaletuek badute hitzordua hurrengo egunetarako, seguru jokaldi bikainez eta sorpresaz beteriko txapelketa izango baita. Mundu hau ezagutzen ez dutenentzat aldiz aukera hobe ezina da ekitaldi hauetan bizitzen den giro paregabea eta lehia bizia ezagutzeko. Txapelketa ESL kateak emititu ohi izaten du eta Twitch online plataforman emititzen ohi du.

Game Erauntsia facebook


Iruzkinak

Mesedez, sartu iruzkina utzi ahal izateko.

160
Kide

0
Jolasten

7
Online

Azken erantzunak

Igor Okina Abu. 16, 2018, 11:58 a.m.

Ez dot uste konparazio hau legezkua izan danik. Star Citizen ondiokan amaitzeke dago eta gauza asko falta jako. Eta oindikan ez dago argi Star Citi...
Star Citizen vs Eve Online

Xabier Calvo Eka. 21, 2018, 2:34 p.m.

Nik bere garaian the impossible Game PS3an izan nuen eta gehien egitea lortunuena lehenengo pantailaren hiru laurdenak izan zen gutxi gora behera....
Hainbat bideojoko ezberdin

Iker Ibarguren Mar. 27, 2018, 8:20 a.m.

PC-rako dira momentuz, baina nork daki etorkizunak zer ekar dezakeen ;)
Amazon prime harpidetza duzu? eskuratu hilero j...

Ander Intxaurrondo Mar. 26, 2018, 2:31 p.m.

Galdera tonta. Dohako joko hauek plataforma guztietarako dira? Edo PC bakarrik? Nik ere Prime kontua daukat eta joateko Twitch kontua egiten. Esper...
Amazon prime harpidetza duzu? eskuratu hilero j...

etxondoko Mar. 18, 2018, 5:41 p.m.

Arazoa ez zen MOD txukun honena, nire Ryzen 1600X + RX 580 zen. Linuxean CIV V da ez zebilena ondo. (MOD hau probatzeagatik itzuli nintzen joko hon...
Nafar Erresuma Civilization V-ean