Koronabirusak eragindako zailtasunen ondorioz abuztuko argitaratze data bertan behera utzi du 2K Gamesek.
Lehenengo Mafiaren remakea ez da abuztuaren 28an kaleratuko. 2K Gamesek Tommy Angeloren abentura berriztatua irailaren 25era atzeratzea erabaki du.
Hangar 13ko garatzaileekin batera hautua koronabirusaren ondorioz hartu dutela azaldu du 2K-k. “Abuzturako dena prest uztea gero eta zailagoa egiten ari da bizi dugun pandemia egoerarengatik”, adierazi dute.
Berri txarrak ematera mugatu beharrean, uztailaren 22an Mafia Definitive Editioni buruzko berritasunak emango dituztela baieztatu dute arduradunek.
Mafia Definitive Edition PS4, Xbox One eta PCan kaleratuko da; lehenik Steam bidez eta geroago Epic Games Store bidez ere salduko dute azken plataforman.
Iruzkinak