Kaixo lagunak hemen nago buelta eta blog txiki batekin nator oraingoan. Kasu honetan Japan Weekend-ari buruz hitz egitera nator, joan den asteburuan (otsailak 28) bertan izan bainintzen.

Aurten, Bilbon egin den lehengo urtea izan da, BEC-en egina pabeloi oso bat hartuz. Sarrera txikiena 8€ kostatzen zen eta gero hortik gora ordainduz gero opari bat jasotzen zenuen
prezioaren arabera.

Behin barruan hainbat aktibitate ezberdin zenituen egiteko, baina honek zekarren arazo larriena zen ekitaldi gehienak ordu berberean egiten zirela. Beraz, ez zen oso posible guztietan
egotea.

Hala ere oso jarrera ona zegoen jendearen artean eta primeran pasatu nuen.

Arigato!!!