Kirol jokoetatik hasita estrategia edo borroka jokoetara arte, genero guztietako obrak doan eskuratu daitezke egunotan.

Asteburuak eguraldi ona dakar, baina ziur asko deskonektatzeko unetxo bat hartu eta bideojokoetan murgiltzeko gogoa duenik pasako da hemendik. Agian ez dakizu zertara jokatu, edo zerbait berria frogatu nahi duzu. Zure kasua baldin bada, hemen doa aste honetako doako bideojokoen zerrenda:

Betirako gordetzeko doako bideojokoak:

  • PC:
    • Injustice: Gods Among Us. Steamen doan eskuratu liburutegira gehituta.
    • Pathway. Ekainaren 25aren aurretik Epic Games Storeko kontura gehitzen baduzu betirako edukiko duzu.
  • Xbox One:
    • Injustice: Gods Among Us. Xbox Liveko kontura gehituta eskuratu dezakezu. Xbox Onean ez ezik, Xbox 360an ere jokatu daiteke.

Aldi baterako doan jokatzeko bideojokoak:

Harpidetza zerbitzuen barnean ekainean egongo diren doako joko eta gehigarriak:

Beherapen eta eskaintza interesgarriak:

  • PC:
    • Fight for Racial Justice Bundle. Bideojokoak baino askoz gehiago eskaintzen duen bilduma hau arrazakeriaren aurka egiten duten erakundeentzako dirua biltzeko asmoz eratu du Humble Bundlek. Jokoei dagokienez Baba is You, Hyper Light Drifter edota Kerbal Space Program bezalako obra interesgarriak batu dituzte, 28 euroren truke.
    • Resident Evil sagaren beherapenak Humble Storean: Capcomen beldurrezko sagaren joko berri zein zaharrak prezio interesgarriarekin.