Asier Garatxena, Naiara Ordorika eta Eneko Azedo hizlarien bideoak bildu ditugu, baita 2. liburuxkaren aurkezpena zein ikasleen mahai ingurua.

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldien VIII. edizioa burutu dute Game Erauntsia Elkarteak eta Azkue Fundazioak. Biltzarra igarota, baina, egindakoak zabaltzeko eta eskainitakoak gordetzeko unea da: hitzaldiak eta aurkezpenak bildu dira.

Azaroaren 15ean, joan den larunbatean, antolatutako jardunaldiak Euskal Herriko sortzaileen eta garatzaileen lana ezagutzeko zein iritziak partekatzeko balio izan zuen. Horrela, Asier Garatxena, Naiara Ordorika eta Eneko Azedo hizlariek gai desberdinak jorratu zituzten; aldi berean, Jokotekniaren 2. liburuxka aurkeztu zuen Itziar Zorrakin editoreak, eta Gema Ormazabal, Itziar Alberdi nahiz Markel Ordorika ikasleekin industriaren egoerari eta etorkizunari buruz hitz egin zen.

Peertube zein YouTube plataformetan eskaini dituzte bideook antolatzaileek. Jarraian ere aurki ditzakezue:

 

Nola biziraun bideojoko industrian ideiarik eduki gabe – Jokoteknia 2025 – Asier Garatxena

Lokalizazioaren prozesua enpresa handi batean – Jokoteknia 2025 – Naiara Ordorika

RPG bideojokoak nondik datoz? – Jokoteknia 2025 – Eneko Azedo

Jokoteknia jardunaldien 2. liburuxkaren aurkezpena – Jokoteknia 2025 – Itziar Zorrakin

Mahai ingurua – Gema Ormazabal, Itziar Alberdi eta Markel Ordorika